Berria  egunkariak  elkarrizketa  egin  dio  gaur  Mirentxu  Purroi  kazetariari  Igandea  gehigarrian,  eta  Egunkaria  auzia  hizpide  izan  dute.  Epaiketa  egitearen  aurka  dago  Purroi.
Laster  hasiko  da  ‘Egunkaria’-ren  kontrako  epaiketa.  Zer  deritzozu?
Egunkaria-ren  kontrako  epaiketa  egitea  gauza  erabat  ezohikoa  da  bizi  garen  tokian,  hau  da,  Europan.  Bakarrik  Txina  komunistan  eta  gisako  herrietan  posible  da  halako  epaiketa  bat  egitea.  Erabat  iraingarria  da.  Espero  dut  Martxelo  [Otamendi]  eta  gainontzeko  auzipetuak  aske  gelditzea,  bertzela  inork  ezin  izanen  baitio  eutsi  Espainiako  Estatuaren  izaera  demokratikoari.  Epaiketa  politikoa  da.  Espainiako  Estatuko  egitura  ekonomiko  eta  politiko  anitzentzat  negozio  galanta  izan  da  ETA.  Bat-batean  ikusi  dute  hagitz  erraza  dela  mundu  guztia  zikintzea,  terroristak  denak  direla  erratea.  Arazoa  da  hagitz  salaketa  larriak  egin  dituztela  eta  salaketa  horiek  faltsuak  direla.
Auzi  honetan  nola  ikusi  duzu  kazetarien  jokaera?  
Isilik  gelditu  dira  hedabide  gehienak.  Eta  isilik  jarraitzen  dute,  bertze  alde  batera  begira.  Sona  handiko  demokratek  utzi  dute  Egunkaria-ren  kontrako  epaiketa  aurrera  egiten.  Hemen  hedabideek  ez  dute  atera,  Katalunian  bezala,  editorial  komunik  errateko  epaiketa  hau  iraingarria  dela.  Errugabeak  epaitzen  dituzte  hemen.  Eta  hori  izugarri  larria  da.
Mirentxu Purroi: “Epaiketa egitea erabat ezohikoa da Europan”
2009, abenduak 6
    
Iruzkinik ez »
No comments yet.
RSS feed for comments on this post. 
	 | TrackBack URI 
  
  



