Manifestua kaleratu dute Herrialde Katalanetan

2009, abenduak 24

Sant Cugat del Valleseko (Herrialde Katalanak) kazetari eta kazetaritza ikasle talde batek manifestua kaleratu du Sant Cugat amb Egunkaria izenburupean (Sant Cugat Egunkariarekin). Ia 60 lagunek sinatu dute agiria: tartean, Victor Alexandre, Xavier Fornells, Miquel Herrada, Josep Gimeno, Ramon Luque, Lluis Feliu, Roger Tugas eta Eduard Anguitak. Manifestuaz gain, facebooken txoko bat ireki dute sarean atxikimenduak biltzeko.

Agiri horren bitartez, elkartasuna eta babesa adierazi diete Egunkaria-ko bost auzipetu eta kazetako langile ohiei. Kataluniako Kazetarien Elkargoak eginiko salaketaren harira, Egunkaria-ren itxiera «adierazpen askatasunaren aurkako eraso larria» izan zela diote, eta duela zazpi urteko polizia operazioa «euskal kultura eta euskararen aurkakoa» izan zela nabarmendu dute. Halaber, auzipetu guztien errugabetasunaz ziur dira sinatzaileak eta AVT eta Dignidad y Justiciaren akusazioak «esparru judizialetik haratago dauden aurreiritzietan» oinarrituta daudela salatu dute.

Espainiako Legedi Antiterrorista bertan beharra uzteko eskatu dute, «torturak eta oinarrizko eskubideen zapalketak babesten» dituelako horrek.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>