Antonio Garcia APM Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Magistratuen Elkargoko bozeramaileak jakinarazi du Egunkaria auzia-n hartutako ia-ia erabaki guztiak ez dituela begi onez ikusten ikuspegi juridikotik.
Haren ustez, Egunkaria-ren ixtea «pentsatu eta berriz pentsatu behar zen, egin den baino askoz gehiago». «Auzi horretan hartu diren erabakiak ez naute batere konbentzitzen legearen ikuspuntutik».
Onartu du kalteak nekez ordaintzen ahalko direla, baina uste du alde ekonomikotik ahalak egin beharko direla kalteak ordaintzeko.