BIDEOA. BerriaTBk Egunkaria-ko auzipetuari elkarrizketa egin dio bere ibilbideaz.
Betidanik aritu da euskalgintzan Iñaki Uria. Medikuntza ikasketak utzi eta Euskal Filologia ikasteari ekin zion eta, horretan zela, Susa literatura aldizkarian idazten hasi zen. Zeruko Argia aldizkaritik Argia-rako aldaketa prozesua gertutik ezagutu zuen, eta Egunkaria-ren sorrerako kideetakoa izan zen (1990eko abenduaren 6an sortu zuten).
Tarte batez Egunkaria-n zuzendari izan ondotik, 1993tik aurrera euskarazko kazetan kudeaketa lanetan aritu zen -Administrazio Kontseiluko kontseilari ordezkari gisa-, 2003ko otsailaren 20an Guardia Zibilak atxilotu zuen arte. Egunkaria-n egindako lanagatik auzipetua dago Uria. 2006tik Hamaika Telebista Hedatzeko Taldeko zuzendari nagusia da.
Berria TBk Uriarekin luze hitz egiteko aukera izan du bere ibilbideaz. Egunkaria-ko bost auzipetuei egindako hirugarren elkarrizketa da hau -29 minutukoa-.
BerriaTBko beste elkarrizketak
– Martxelo Otamendi.
– Xabier Oleaga.
– Hurrengo elkarrizketak: Txema Auzmendi (urtarrilaren 14an), Joan Mari Torrealdai (urtarrilaren 21ean).