Josu Erkoreka Espainiako Kongresuko EAJko diputatuak uste du absoluzioa eman behar dela Egunkaria-ren aurkako epaiketan (Berria).
(…) ‘Egunkaria’-ren aurkako epaiketa hasia da. Zer deritzozu?
Hor ikusten da lehen [Ibarretxe auzian] aipatu dudan Estatuaren gehiegikerietako bat gauzatu zela. Horrek ere demokratikoki ez dauka funtsik, eta juridikoki ere ez, momentu honetan prozesuari eusten dion bakarra herri akusazioa delako. Beraz, hor ere ez dut absoluzioa ez den beste irtenbiderik imajinatu ere egiten. Ez dut imajinatu ere egin nahi, zeren gehiegikeria izugarria litzateke. Uste dut aipatutako bi auziak pareka daitezkeela, Estatuaren kobazulo ilunetatik bultzatutako inpultsoen ondorioa direlako. (…)