Abenduaren 15ean eta 16an bezala, Berria.info-k bihar ere Egunkaria-ren epaiketako saioaren zuzeneko testu kontakizuna egingo du, Espainiako Auzitegi Nazionaletik bertatik. 10:00etan hasiko da saioa, eta defentsaren eta akusazioaren lekukoek hitz egingo dute epaimahaiko kideen aurrean.
Berria.info-k abenduaren 15ean -epaiketako lehen egunean- izan zuen orain arteko bere jarraipenik handiena: 22.208 bisita izan zituen -astegunetako batez bestea 15.000koa du-.