Irlandan ere Egunkaria auzia-z hitz egingo dute datozen egunetan, Ainara Mendiola Egunkaria-ren Aldeko Kultur Elkarteko kidea han izango baita hitzaldiak-eta ematen.
Larunbata, urtarrilak 30. 12:00etan, Irlanda eta Euskal Herriaren arteko Elkartasun Batzordeak antolatuta, Zentsura Euskal Herrian izeneko solasaldia, Cultúrlann zentroan, Derryn, Bloody Sunday gogorarazteko ekitaldien barruan.
Astelehena, otsailak 1. 13:00etan hitzaldia Queen’s unibertsitatean, Belfasten. 19:30ean hitzaldia Belfasteko Cultúrlann zentroan, Mairtin O’Muileoir-ek (Belfast Media Groupeko burua) aurkeztuta.
Asteartea, otsailak 2. Eguerdi partean hitzaldia Dublin University Collegen, Dublinen. 20:00etan hitzaldia Pearse House zentroan, Dublinen.
Lehengo astean Martxelo Otamendi Egunkaria-ko auzipetua Herrialde Katalanetan eta Madrilen ibili zen. Hitzaldiak eman zituen, mahainguruetan izan zen, hedabideek elkarrizetak egin zizkioten, eragile politikoekin bildu zen…