Nabarmen

2010, urtarrilak 30

Imanol Murua Uria (Berria)

(…) 

Urtarrilak 27

NabarmenDeklaratu zuten auzipetuek, bukatu dira lekukoen testigantzak, azaldu dituzte perituek azaldu beharrekoak eta aztertu dituzte agiri guztiak. Kito. Datorren astean aldeek azken ondorioak azaldu, auzipetuei azken hitzaren aukera eman, eta epaiaren zain geratu. Ez dago besterik.

Akusazioek, perituen laguntza paregabearekin, lan bikaina egin dute ahozko epaiketan, benetako erakustaldia: erakutsi egin dute Egunkaria-ko auzipetuen aurkako frogek nolako sendotasuna duten.

Alegia: Egunkaria-k ez zuen akzionistarik; euskarazko telebista eta irratia egiteko asmoa zeukanez, ETAren helburuen alde ari zen; Antza inprimategia, Apika informatika enpresa eta Argia astekariaren enpresarekin harremanak zituenez, ETAren finantza sarearekin lotura zuen; herritarren artean diru bilketa egin zuen Egunkaria-k, eta «hori ohikoa da ETA eta KAS inguruan». Eta abar.

Astelehenean izango dute lana biribiltzeko aukera, zume horiekin 12 eta 14 urteko espetxe zigorrak eskatuko dituztenean.Espainiako Auzitegi Nazionaleko aurrekari beldurgarri ugariengatik ez balitz, goleadaz hitz egiteko modukoa litzateke.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>