Jaurlaritzako Kultura sailburuak eskatu du “Justiziak behin betiko amai dezala” auzia

2010, otsailak 2

Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak esan du “[Espainiako] Justiziak behin betiko amai dezala” nahi duela berak, gaur www.irekia.euskadi.net webgunean egindako adierazpenean. “Espero dut auziaren amaierak lasaitasun giroa ekarriko diola Euskadiko bizikidetza linguistikoari, eta lagunduko duela euskara nahi ez ditugun eta bidegabekoak diren konnotazioetatik libratzen”.

Epaiketa Egunkaria itxi eta ia zazpi urtera egin izana ez zaio Urgelli “justizia egiteko modurik egokiena denik” iruditu.

‘Egunkaria’-ren kasuaren gaineko adierazpena

Blanca Urgell (Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua)

Euskaldunon Egunkaria-ko arduradunen gainean Auzitegi Nazionalean egiten ari den prozesuari dagokionez, jendaurrean adierazi nahi dut, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburu naizen aldetik, nire nahia dela Justiziak behin-betiko amai dezala auzia.

Egunkari bat ixtea ohiz kanpoko eta garrantzi itzeleko gertakaria da Zuzenbideko Estatu batean, batez ere hain traumatikoak eta atzerakorik ez duten alternatiba judizialak egonik. Auziaren izaerak, beraz, berehalako erantzun orekatu bat eskatzen zuen gertatutakoak argitze aldera. Ez da honela izan, eta hori kezkagarria iruditzen zait.

Zazpi urte itxaron dugu auzi honen gainean hegaka dabiltzan dudak argitzeko, eta ez dirudi luzapen hau justizia egiteko modurik egokiena denik. Horregatik, ulertzen dut gure bost herritar inputaturik dauden auzi honek sortu duen ezinegona Euskadiko herritar zenbaitengan. Espero dut auziaren amaierak lasaitasun giroa ekarriko diola Euskadiko bizikidetza linguistikoari, eta lagunduko duela euskara nahi ez ditugun eta bidegabekoak diren konnotazioetatik libratzen.

Euskal Herriko bazter askotan inputatuen aldeko solidaritate mugimenduak sortu dira. Azpimarratzekoa da oso, mugimendu hauek erabat demokratikoki eta erabat gizalegez garatu direla. Honek indarberritu behar gaitu elkarbizitza bakezko eta bidezko baten alde lan egiteko”.

Iruzkin 1 »

  1. […] auzia bukatutako egun berean plazaratu zuen agiria Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgellek. Zuzenbide estatuko instituzioen arteko delako […]

    Pingback-a by Blanca Urgell: berandu, makal eta ilun : Adierazi — 2010(UTC)k2010 otsailaFri, 05 Feb 2010 16:40:56 +0000UTC2 5(pm) @ 16:40

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>