Anjel Lertxundi (Berria)
Berandu, oso berandu etorri da adierazpen instituzionala. Epaiketa amaitu denean. Motz, oso motz gelditu da adierazpen instituzionala: fiskalak (estatuak) eskatzen zuenaren behetik, Blanca Urgellek ez baitu inputatuen absoluziorik eskatu, «berehalako erantzun orekatu bat» baizik. Ematen du zerutik erorikotzat jotzen duela epaiketa; istripu aingerutartzat, gutxienez.
Ez dakigu Urgell bere kabuz mintzatu den edo Gobernuaren izenean. Gobernuaren ahotsa izan bada, ez da ulertzen zergatik ez den Mendia izan mezulari. Bozeramailea da Mendia. Eta jurista. Adierazpena Urgellen esku utzita, «Jainkoarenak Jainkoari, eta euskararenak euskarari» egin nahi izan dela ematen du. Egunkaria auzia euskarari bakarrik balegokio bezala, eta ez gizarte osoari. Demokraziari. Areago: demokraziarena da auzia, ez euskararena.
Esandakoa: berandu etorri da, oso berandu; eta motz geratu da, oso motz.