Donostiako EAJk Udala ‘Egunkaria’-ren absoluzioaren alde agertzea nahi du

2010, otsailak 23

Espainiako Auzitegi Nazionalak Egunkaria auziko epaia eman aurretik, EAJk nahi du Donostiako Udalak absoluzioa eska dezala. Horixe egin dezaten galdegingo du gaur talde jeltzaleak, bozeramaileen batzordean. Gaia osoko bilkuran lantzea nahi zuten jeltzaleek, baina, Xabier Ezeizabarrena EAJko zinegotziak jakinarazi duenez, Odon Elorza (PSE-EE) alkatea ez dago gaia plenoan lantzearen alde, eta uko egin zion aukera horri. Beraz, gaia landu eta Javier Gomez Bermudez epailea buru duen epaimahaiari eskaaera igortzeko helburuz, bozeramaileen batzordera eramango du gaia EAJk, gaur.

Otsailaren 1ean amaitu zen Madrilen Joan Mari Torrealdairen, Iñaki Uriaren, Xabier Oleagaren, Txema Auzmendiren eta Martxelo Otamendiren kontrako epaiketa. Epaimahaiaren erabakiaren zain daude orain bost auzipetuak. Haien defentsak eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak absoluzioa eskatu zuten. AVT eta Dignidad y Justicia herri akusazioek, berriz, 12 eta 14 urteko espetxe zigorrak.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>