Egunkaria auzia-ren harira, adierazpen instituzionala onartu zuen, atzo, Donostiako Udaleko bozeramaileen batzordeak: bost auzipetuei elkartasuna adierazi die, baita Euskaldunon Egunkaria-ri eta bertako langileei ere. Auzipetuen oinarrizko eskubideak ere aldarrikatu ditu. Bost auzipetuen absoluzioa ere eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalari.
EAJk aurkezturiko adierazpena da onarturikoa, EAk aurkezturiko zuzenketa batekin batera. EAJk, EAk, Aralarrek, Alternatibak eta PSE-EEk alde bozkatu zuten, eta aurka PPk.
EAk aurkezturiko bi zuzenketetatik batek ez du, baina, aurrera egin, aurka bozkatu baitute PPk eta PSE-EEk. Epaia ahalik eta azkarren ematea, eta kalteen konpontzea exijitzen zen atzera botatako puntu horretan.