Mozio baten bidez, Elgetako Udalak babesa eta elkartasuna adierazi die Egunkaria auziko auzipetuei. Haien absoluzioa eta Egunkaria-ri eta haiei beraiei egindako kaltearen ordaina emateko exijitu dute mozioaren aldekoek; hau da, Aralarrek, Elgetako abertzaleek, ezker abertzaleak eta independenteek. Otsailaren 23an egin zuten udalbatzarra -argazkia Goiena.net-ekoa da-.
Beste udal batzuk ere onartu dute aurreko asteetan auziaren aurkako mozioa. Hemen, kasu, Azpeitiko Udalarena.