Egiguren: “Jendeak ahaztuta dauka, baina PSE izan zen ‘Egunkaria’-ren bultzatzailea Parlamentuan, EAJren kontra”

2010, apirilak 24

Berria-k elkarrizketa egin dio Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteari, eta hizpide izan dute Egunkaria auzia.

Torturaren gaia ere hor dago. ‘Egunkaria auzia’-ren epaian sinesgarri agertu dira egindako tortura salaketak. Hori estatuaren aldetik ez da onartzen, ukatu egiten da.

Guri esaten digute torturarik ez dagoela eta kontsignak daudela edozein atxilotzen denean tortura salatzeko. Uste dut egia-egia zer den jakitea zaila izango dela eta, beharbada, egon direla kasuren batzuk; baina, tira, orduan saiatu behar da epailearen bitartez justizia egiten.

Zer iruditu zaizu ‘Egunkaria auziko’ epaia, azkenean absoluzioa ekarri duena?

Egunkaria auziko epaia berezia izan da. Jendeak ahaztuta dauka, baina gu, alderdi sozialista, Egunkaria-ren bultzatzaileak izan ginen, Parlamentuan, EAJren kontra. Inor ez da gogoratzen gauza horiekin. Baina, tira, nola gero teoria berri horiek etorri ziren, ETAren munduaren barruan zeudela denak eta abar… eman dugun irudiaren arabera, bazirudien guk zerikusirik ez geneukala gertatzen ari zenarekin. Beti pentsatu izan dugu, nahiz eta jakin ETAren eskua toki askotara ailegatzen dela, kasu jakin horretan eta, batik bat, aspalditik jakinik akusatuak zein ziren eta abar… Adibide bat jartzeko, guk Parlamentuan eskatu genien epaileei kasua ixteko. Esan nahi dut jarrera nahiko diferentea eduki dugula Egunkaria-ren kasuan, gainerako kasuekin alderatzen badugu.

‘Egunkaria’ itxita dago. Horrek gogoeta eskatzen du, ezta?

Itxita dagoela egia da, baina beste bat atera zen.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>