Erresuma Batuko lehen ministrogai baten interesa ‘Egunkaria auzia’-z

2010, maiatzak 4

f.jpg

Ostegunean (maiatzaren 6an) egingo dituzte Erresuma Batuko hauteskundeak, eta bertako lehen ministrogai batek Egunkaria auzia-rekiko interesa agertu izan du inoiz: Nick Clegg Alderdi Liberal-Demokratako kideak (argazkian), hain zuzen. Izan ere, auziko ordezkari bati harrera egin zion 2005ean Londresen, Westminsterren, informazioa zuzenean jasotzeko.

Gordon Brown (Alderdi Laborista) eta David Cameron (Alderdi Kontserbadorea) hautagai nagusien atzetik dago Clegg inkestetan -%20-25eko babesarekin-, baina Alderdi Liberal-Demokrata giltzarria izan daiteke Gobernuaren osaeran.

2007tik da bere alderdiko burua Clegg. 1999an hasi zuen ibilbide politikoa, Europako Legebiltzarrean; liberalen bozeramaile ere izan zen merkataritza eta industria gaietan. Tarte bat hartu zuen politikan unibertsitate irakasle izateko, Sheffielden eta Cambridgen, eta Komunen Ganberarako diputatu hautatu zuten ondoren, Sheffielden. Bere alderdiaren bozeramaile izan zen, Europarako gaietan lehenik, eta barnekoetan gero.

Arlo ekonomikoan eta fiskalean, kontserbadoreengandik gertu dago. Gizarte gaietan, berriz, ikuspegi zabala du.

Chalfont St Giles-en (Ingalaterra, Erresuma Batua) jaio zen Clegg, 1967an. Antropologia soziala ikasi zuen, Cambridgen. Gradu ondoko ikasketak politikari buruz egin zituen, AEBetan, eta harreman europarrei buruz Belgikan. The Guardian egunkariarekin kolaborazioak egin zituen, eta Finantial Times-ekin hainbat lan Hungarian. Europako Batzordean bost urtean lan egin zuen. Bera da hiru hautagaien artean Europaren aldekoena, libera euroarekin aldatu nahi izateraino.

Emaztea espainiarra du, Olmedokoa (Valladolid), eta maiz joaten da andrearen herrira.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>