Egunkaria-ren aurka Auzitegi Nazionalean egiten ari den epaiketan froga gisa aurkeztu diren euskarazko itzulpen gehienak okerrak dira. Zentzugabeak. Nahasiak. Hala ondorioztatu dute Begoña Montoro eta Oskar Arana itzultzaileek, Egunkaria auziko defentsaren eskariz egindako txosten batean. Idatziz aurkeztu diren froga eta dokumentuek eragindako arazoak ikusita landu dute txostena. Eta ateratako ondorioak kezkagarriak dira oso. (more…)
Itzulpen okerretatik, mezu okerrak
Ni ez naiz hemengoa
Xabier Lekuona (Berria) (more…)
Auzitegietako maskaradak
Mikel Elorza (Berria) (more…)
Irlandarrek ‘Egunkaria auzia’-rekiko interesa eta kezka agertu dituzte
Egunkaria auzia-ri buruzko solasaldia egin dute gaur eguerdian Derryn (Irlanda iparraldea), eta han bildu direnek auziarekiko interesa eta kezka agertu dituzte. (more…)
‘Egunkaria’-ren materiala salgai Laudion
Goizean Azokan eta arratsaldean Krosean.
Nabarmen
«Buka dadila esperpentoa»
Atzo arratsaldean banatu zituzten 2010eko Argia Sariak, eta aldizkariko zuzendari Xabier Letonak Egunkaria auzia salatu zuen. «Buka dadila esperpentoa», esan zuen, eta absoluzioa eskatu zuen auzipetuentzat. (more…)
«Guadiana» ez da bukatu
Egunkaria auziko auzipetuek Guadiana epaiketa deitu izan dute beren artean. Izan ere, abenduaren 15ean hasi zen epaiketa, urtarrilaren 12an jarraitu zuen, gero berriz aste honetan izan du segida, eta datorren astean amaitzea espero da. Espainia eta Portugal artean iragaten den ibaiarekin konparatu dute, agertu eta desagertu egiten delako bere ibilbidean. Auzipetuek, ordea, argi daukate epaiketak eten luzeak izan arren ez dela bukatu. Joan Mari Torrealdai euskaltzain oso eta auzipetuaren ustez, lehen zatia baizik ez da bukatu, eta bigarrena hasteko dago. Bertze behin ere, eskertu nahi izan ditu orain arte lagundu dituzten herritar, elkarte, eta erakundeak, baina gisa berean animatu nahi izan ditu hemendik aurrera elkartasuna eta babesa erakusten jarraitzeko. «Oraindik bidea nahiko luzea izan daiteke. Segi dezagun Egunkaria libre! oihukatzen». (more…)
Madril
Luzien Etxezaharreta (Berria) (more…)





