Otsailaren 1ean bukatu zen, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Egunkaria-ren itxierari buruzko epaiketa, baina Javier Gomez Bermudez, Ramon Saez Valcarcel eta Manuela Fernandez epaileek osatutako epaimahaiak oraindik ez du eman epaia -ez dago datarik jarrita horretarako-. Fiskalak eta defentsak Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga auzipetuen absoluzioa eskatu zuten epaiketan, haien aurkako frogarik ez dagoela iritzita. Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioek, aldiz, 12 eta 14 urte arteko kartzela zigor eskaerak egin zituzten auzipetuentzako. (gehiago…)
Epaiaren zain
Patxi Lopezek ‘Egunkaria auzia’-n “justizia” egingo dela espero du
Eusko Jaurlaritzako lehendakari denetik —iazko maiatzean hartu zuen kargua—, Twitter bidezko bere bigarren elkarrizketa eman du gaur Patxi Lopezek —argazkian, elkarrizketa saioan— eta, besteak beste, Egunkaria auzia-z galdetu diote, ea zer espero duen. “Beti esandako gauza bera espero dut: justizia”, esan du Lopezek. “Deliturik egin ez dutenak horrela epaituak izatea espero dut”. (gehiago…)
Guillermo Toledo espainiar aktoreak ‘Egunkaria’-ren aurkako epaiketa salatu du
Orlando Zapata preso kubatarraren heriotzaren ondoren —otsailaren 23an hil zen, gose grebagatik— Guillermo ‘Willy’ Toledo espainiar aktoreak (Madril, 1970) hura “gaizkilea” zela eta “disidente politikoa” ez zela esan izanak hautsak harrotu ditu Espainian, eta kritika asko jaso ditu. Ostiralean Publico-ren webguneak elkarrizketa digitala egin zion Toledori (argazkian), eta honek Egunkaria auzia hizpide izan zuen. Epaiketa salatu zuen.
‘Egunkaria libre!’ aldarrikatuz atzerrian
Egunkaria-ren aldeko aldarrikapenek etenik ez dute, eta atzerrian ere bada islarik, argazki hauetan ikusten den bezala.
Xabier Mendiguren Bereziarturen unerik “gogorrenetakoa”, ‘Egunkaria’-ren itxiera
Uztailean erretiroa hartuko du Xabier Mendiguren Bereziartuk, eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusi kargua utziko du. (gehiago…)
Giro ona ‘Egunkaria’-ren alde Gorbeiara egindako ibilaldian
Azkenean bai, azkenean joan dira Gorbeiara ibilaldian Egunkaria-ren alde. Atzo, aurreko astean martxa atzeratu beharra izan ostean. Zigoitiatik (Araba) abiatu ziren hainbat lagun, 9:00etan. Haien artean zen Joan Mari Torrealdai auzipetua (gehiago…)
Martxelo Otamendi: “Orain absoluzioa eskatzen dugu, eta gero justizia pertsonal zein kolektiboa”
Anboto.org Durangoko Plateruenean berbaldia eskaini zuen eguaztenean (otsailaren 24an) Martxelo Otamendik, Egunkaria auzia dela-eta burutzen dabiltzan biraren barruan. (gehiago…)
Humbert Roma: “Epaiketako lehen egunean hainbat egunkarik ezkutatu egin zuten torturaz hitz egin zela”
Kataluniako Hedabideen Behatoki Kritikoko kidea da Humbert Roma eta, besteak beste, lanbideko etika profesionala “duindu” nahi dute. Helburuei aurre egiteko asmoz, Media.cat webgunea daukate, eta hango erredakzio kontseiluko kidea da Roma. Besteren artean, Egunkaria-ren kontrako epaiketari buruzko informazioa jaso dute eta Berria-k elkarrizketa egin dio hari. (gehiago…)
200 lagun bildu dira Donostiako Deustuko Unibertsitateko bilkuran
Egunkaria auziko auzipetuek atzo Hego Euskal Herriko hainbat unibertsitateetan jaso zuten elkartasun adierazpenei Deustuko Unibertsitateak hartu die lekukoa gaur. 12:00etan, ikasle eta irakasleek deituta, 200 lagun inguru bildu dira Donostiako campusean, Egunkaria libre! lelopean (argazkian). Txema Auzmendi auzipetua ere bertan izan da.







