Uria: “Ahal zutelako itxi zuten ‘Egunkaria’ eta hori ez da aldatu”

2023, urriak 11

Euskaldunon Egunkaria 2003an itxi zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, “egun bakarrean 10 urteko lana bota zuten hankaz gora”. Iñaki Uria proiektuan izan zen sorrera bertatik armez itxi zuten arte. Elkarrizketa egin dio Naiz irratiak.

Ia ordu erdi bateko kontakizuna atxiloaldiaz

2023, ekainak 26

Euskaldunon Egunkaria itxi (2003), eta hamar lagun atxilotu zituen Guardia Zibilak. Bost eguneko inkomunikazio aldia zuten aurretik. «Animalia» horien eskuetan bizi izandakoa xeheki kontatu du Martcelo Otamendik, Berria-ko elkarrizketan, erretiroa hartu aurreko egunetan («Guardia zibilak saiatzen dira zuk pentsa dezazun trapu zahar bat zarela»). Hemen atxiloaldiari buruz Otamendik egindako kontakizunaren bideoa.

Martxelo Otamendi: «Denbora tarte batzuk kenduta, oso ondo pasatu dut lanean»

2023, ekainak 24

(‘Berria’. Beste elkarrizketa batzuk, behean) Hamar eta hogei. Edo 30. Hamar urtez izan zen Euskaldunon Egunkaria-ko zuzendaria. Hogeitan izan da BERRIAkoa. Eta 30 urtez Euskal Herriko euskarazko egunkari nazional bakarrekoa. Pasioz bizi du kazetaritza, pasioz hitz egiten du urteetan bizibide izan duenari buruz. Baina Martxelo Otamendiri ere (Tolosa, Gipuzkoa, 1957) iritsi zaio erretiroa hartzeko garaia, eta hilaren 30ean izango du azken lan eguna, bai BERRIAko zuzendari gisa behintzat. Bezperetan, batera eta bestera dabil, gelditu gabe, baina izan du tartea etxekoentzat: BERRIAren egoitzan egindako elkarrizketa da, orain arte bulego izan duenaren aurrean. Egunkaria auziko atxiloaldiaz: «Guardia zibilak saiatzen dira zuk pentsa dezazun trapu zahar bat zarela».

(more…)

Epailea eta epaitua, mahaiaren alde berean

2023, ekainak 2

Gizarte mugimendu ugarik antolatuta, ekitaldi bat egin dute Madrilen, ‘Egunkaria’-ren itxiera oroitzeko. ‘Egunkaria’-ko zuzendari ohi Martxelo Otamendirekin solasean aritu da Javier Gomez Bermudez, ‘Egunkaria’-ko auzipetuak absolbitu zituen epaimahaiko burua. Nabarmendu du ‘Egunkaria’-ren itxiera «bidegabea eta legez kanpokoa» izan zela.

(more…)

Zatiak

2023, otsailak 23

Pili Kaltzada

(more…)

Euskaldunak eta euskara jopuntuan

2023, otsailak 21

Atzo hogei urte, ‘Euskaldunon Egunkaria’-ren itxierak mina eragin zuen kazetako langileen artean, zauri bat ireki zuen. Baina ez haien artean bakarrik: BERRIAk garai hartan beste hedabideetan lanean ari zirenengana jo du hura nola bizi izan zuten galdetzeko. Ia denek aipatu dute protesta egin zutela.

eu

(more…)

Ez barkamen eskaerarik ez erreparaziorik

2023, otsailak 21

Iñaki Petxarroman

(more…)

Hogei urte eta egun bat

2023, otsailak 21

Goizalde Landabaso

(more…)

Zakilixut

2023, otsailak 21

Olariaga

olariaga

; ?>