Tortura, errealitate ezkutua

2010, urriak 29

Unai Ziarreta (EAko Nazio Biltzarreko kidea)

Badakigu guztiok kazetaritzako esakune hau: komunikabideetan ageri ez dena ez da existitzen. Espainiako Estatuko botere guztientzat, tortura ez da existitzen, besterik gabe. Eta noiz edo noiz agertzen bada, Donostian egunotan epaitu berri dituzten hamabost guardia zibil horiekin gertatu bezala, betiko lelora jo ohi dute: ETAko kide guztiek dute torturak salatzeko kontsigna. Eta kito. Kontzientziak isilarazita. Erosoagoa baita pentsatzea tortura Irakeko kontu bat dela, gurekin eta gure bizimodu erosoekin zerikusirik ez duen gerra batekoa. Horregatik, askorentzat shock eragilea izan zen Euskaldunon Egunkaria-ko goi zuzendari batek torturatu zutela salatu izana. Horrek egiazko bihurtu baitzuen gu guztion barru-barruko beldur ezkutua: gutako edozein izan daitekeela indarkeria halakoaren biktima. Bada, bai, dagoeneko biktima dira batzuen batzuk.

Ziarretak torturari buruz Berria-n idatzitako artikulu osoa

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>