‘Epaiketa gehiagorik ez EGUNKARIAri’; abian da atxikimendu kanpaina

2014, irailak 15

Atxikimendua emateko gunea. EGUNKARIAren alde elkartearen idatzia da ondorengoa: “Irailaren 19an Gipuzkoako epaileek erabaki bat hartu behar dute: EGUNKARIA berriz epaitu ala ez. Sorrera 2003ko Madrilgo Exekutiboan eta garapena Madrilgo Auzitegi Nazionalean izan arren, Gipuzkoako epaileei erori zaie altzora auzia. Hangoek hasitakoari hemengoek amaiera eman behar, horra hor paradoxa. Euskal gizartetik urruneko epaileek hasi, Euskal Herriko bertako gizartean txertaturiko epaileek amaiera eman behar.

Ozen esan nahi dugu: ez zen EGUNKARIA AUZIRIK inoiz izan behar, eta auziak iraun badu ere 2010ean Madrilgo Auzitegi Nazionalean egindako epaiarekin behin betiko bukatu behar zuen. Jarraitu egin du ordea, eta hemen gaude. Zergatik?

Jatorrizko eragin politikoa ikusten dugu guk. Sineste osoarekin diogu. Eragin politikoa egon zen auziaren sorreran, 2003ko otsailean, antzerako beste hainbat kasutan bezala, eta eragin politikoa dakusagu orain, 2014an fiskalak berriro akusazioari eusten dionean.

Ez zaigu iruditzen Demokraziaren eta Zuzenbidearen ondorioa denik EGUNKARIA AUZIA, botere exekutiboaren estrategiaren eragina baizik.

Kaltea jada eginda dago, eta handia gainera. Euskal jendartearen memoria kolektiboan iltzatuta iraungo du EGUNKARIAren itxiera eta auziak. Kalte pertsonal eta sozial larriak egin dira jada, eta oraindik ez dira amaitu. Auzitegi Nazionalak berak absolbitu egin zituen auzipetuak, eta kalteen aitortza ere egin zuen hein batean. Ordainik ez omen da izango, ordea.

Justizia jada ezinezkotzat ematen dugu, dagoeneko legedi eta agintaritzarekin. Gaitzerdi beraz, injustiziaren sarraskia gelditzea behintzat, aurrera ez joatea, lortuko bagenu.

Nola lortu kalteari bidea moztea? Era bakarra dago: auzia dagoen horretan bertan behera utzita.

Auzipetuek ez dute merezi akusatuen aulkian eseri arazita gehiago zigortzerik, batzuek bigarrenez, ez eta absolbitzeko bada ere. Nahikoa da. Nahikoa pairatu dute. Ez gehiago luzapenik. Ez gehiago noraezik.

EPAIKETA GEHIAGORIK EZ EGUNKARIAri”.

Donostian, 2014ko iraila, EGUNKARIAren alde elkartea

(EGUNKARIAren itxiera kasuko auzian epaiketaren aurkako ia 21.000 atxikimendu jaso genituen)

5 Comments »

  1. Egunkariaren aurkako kanpainari nire atxikimendua ematen diot

    Antxon Mendizabal

    UPV/EHU

    Comment by Antxon Mendizabal — 2014(UTC)k2014 irailaMon, 15 Sep 2014 21:50:32 +0000UTC9 15(pm) @ 21:50

  2. Euskaldunon Egunkaria epaitzean euskaldun guztiak epaitzen ari dira. Espainiar estatua bere historia beltza berriz errepikatzen ari da. Ez epaiketa gehiagorik Egunkariari!

    Comment by Iñaki Zabaleta — 2014(UTC)k2014 irailaTue, 16 Sep 2014 12:34:58 +0000UTC9 16(pm) @ 12:34

  3. aurrera

    Comment by Koldo Lizarralde — 2014(UTC)k2014 irailaTue, 16 Sep 2014 20:39:44 +0000UTC9 16(pm) @ 20:39

  4. Epaiketa gehiagorik ez EGUNKARIA-ri

    Comment by Larraitz Arteche Arrien — 2014(UTC)k2014 irailaFri, 19 Sep 2014 08:32:00 +0000UTC9 19(am) @ 8:32

  5. Aúpa egunkaria

    Comment by José Javier A rregi — 2014(UTC)k2014 irailaTue, 23 Sep 2014 10:56:20 +0000UTC9 23(am) @ 10:56

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>