Barça

2010, apirilak 18

Xabier Lekuona (Berria)

Urteak daramatzate lan eta lan. Adituak dira, espezialistak. Inor gutxik du haien eskarmentua. Izarrak dira. Eta, hala ere, galtzaile. Irabazteko guztiak dituztenean, beti kale. Eta ez dira baldarrak. Asko entrenatzeaz gain, noizean behin, buruari ere eutsi behar diote psikologo beharrik ez izateko, ez etsitzeko. Amorragarria baita.

Etsaiaren zelaian jokatzen dute. Beti, betidanik. Amarruak egiten dizkiete, Messik baino ostikada gehiago jasotzen dute, eta, gola sartzen dutenean, epaileak baliorik gabe uzten die jokaldia. Beti jokoz kanpo. Etsigarria.

Ez dira aurrelariak. Defentsa da. Abokatuak. Bi izan dira, nabarmen, otsailaren 20ko egunsentian hasita, zazpi urtez aritu direnak Egunkaria auzia-n: Iruin eta Porte. Zilarrezko laguntzaileak izan dituzte lan ezkutua, isila egiten: Etxebe eta Trenor, besteak beste. Eta taldeak, lehen aldiz, baleko gola sartzeaz gain, joaneko partida irabazi du. Urrezko baloia merezi dute.

Nekaezinak. Egoskorrak bezain argiak. Ikusgarriak auzi saioan. Guardia zibil ahaltsuak paretaren kontra jartzen ikusi ditut, totelka utzi arte. Lotsarazi dituzte. Dream team-a. Barça.

Gezurra ari duela agerian jarri dute. Auzi honetan eta beste askotan. Zoritxarrez, hurrengo partidarako beroketa ariketak egiten ari dira jada.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>