(Berria) Medikuntza ikasketak hasi zituen, baina euskalgintzan aritu da beti Iñaki Uria (Zarautz, Gipuzkoa, 1960). Idazten, kudeaketa lanetan, euskarazko hedabideentzat laguntzak eta sosak lortzen… Komunikabideak sortzen ere bai. Euskaldunon Egunkaria-ren sortzaileetako bat izan zen; zuzendari eta kontseilari ordezkari aritu zen. Hamaika telebistaren sortzailea ere izan zen, eta horretan jardun du azken hemezortzi urteetan. Hernaniko (Gipuzkoa) terraza batean hasi da euskarazko prentsaren ingurukoak kontatzen.





