Zeri buruz galdetzen zizuten?
Ia dena Egunkaria-ri buruz. Egunkaria-n omen zegoen ETAren ordezkariaren izena ematea nahi zuten. Esan nien nekiena esango niela, ez beraiek entzun nahi zutena: ez zegoela ETAren ordezkaririk, erabakiak geuk hartzen genituela, Egunkaria ezker abertzale ingurutik sortu arren irekia eta zabala zela… Joxemi Zumalabe eta Joseba Jaka aipatu nizkien, eta esan zuten hildakoak bakean uzteko, bizirik zeudenen izenak nahi zituztela.
Epailearen aurrean deklaratzeari uko egin zenion.
Epaileari esan nion ez nuela deklaratuko, ez nintzela berataz fidatzen, ez nintzela fidatzen animalia baten moduan eduki ninduen pertsona batez: inkomunitatuta, eskubiderik gabe, oinarrizko eskubideak zapalduta. Ez nuela deklaratuko baldin eta konfiantzako abokatua ez banuen. Esan zidan berak egin zuena zuzenbide estatu batean egin zuela, lege edo bide demokratiko batzuk erabiliz. Erantzun nion ez zegoela eskubiderik guri egin ziguna egiteko.
Zer iritzi duzu operazioaz?
Operazio honek argi erakusten du beraientzat euskal komunikabide bat kaltegarria dela, sustatu eta sendotzen ari delako herri bat,bere diferentziarako eskubidea. Euskararen inguruan zutabe sendo eta finkoa dago eta sendotzen den neurrian, proiektu espainiarrarentzat kaltegarria da. Operazioa politikoa da.
ten aurrean eta ofiziozko abokatu batekin, baina ezin nuen harekin hitz egin. Deklarazioa hartu ondoren uste nuen epailearen aurrera eramango nindutela, baina orduan esan zidaten inkomunikazioa beste 48 ordu luzatzen zidatela, eta hori bai izan zela oso gogorra. Azken bi egunak oso gaizki pasa nituen, baina ez zidaten ezer egin.
Entzuten zenituen oihuak norenak ziren bazenekien?
Pello Zubiriari entzun nion ondoko gelan, ‘Utz nazazue bakean, utz nazazue bakean!’ oihuka, oso modu larrian. Beste egun batean medikua igo zen eta Pellori entzun nion esaten: ‘Burua nahastuta daukat, utz nazazue bakean!’. Orduan asko sufritu nuen, antsietate ikaragarria izan nuen.
Bazenekien larunbatean ospitalera eraman zutela?
Ez, baina oso kezkatuta nengoen. Behin entzun nien bi guardia zibilei euren artean komentatzen Pello hilda zegoela; pentsatzen dut nahita egin zutela nik entzun nezan eta larritu nendin.