Egunkariaren Alde Elkarteko kideak gizarte eragileekin eta euskalgintzako ordezkariekin bilduko dira gaur eguerdian, Bilboko Ercilla hotelean, 11:30ean.
Izan ere, Egunkariaren Alde Elkarteak ‘oso larria’ iritzi dio gaur egungo uneari: “Herri akusazioek Egunkaria ezeze Euskalgintza osoa baitute jopuntuan. Tesia garbia da: den-dena da ETA, euskalgintza ere bai. Berebiziko garrantzia du tesi honek Auzitegi Nazionalean jurisprudentzia sortu dezakeelako baldin eta Egunkaria kondenatzen badute”.
Horren harira, egoeraren gordintasunaz hitz egin eta jarrerak zehaztu asmoz egin dute gaurko bilera deialdia.