Unibertsitateak, askatasunen alde

2010, otsailak 25

Egunkaria libre lelopean, Euskal Herriko ehunka ikasle eta irakasle bildu dira hainbat unibertsitatetako atarian. Auzipetuei elkartasuna eta babesa adierazteaz gain, haien absoluzioa eskatu dute, baita adierazpen askatasunaren alde agertu ere. (more…)

PSE ziur da ‘Egunkaria’ ez zegoela ETAren menpe, eta absoluzioa eskatu du

2010, otsailak 25

Euskaldunon Egunkaria ez zegoela ETAren menpe, eta, beraz, auzi horretan auzipetuta dauden bost lagunak errugabeak direla uste du PSE-EEk. (more…)

Gorbeiara mendi martxa Zigoitiatik

Egunkaria-ren aldeko ekimena izango da.  

– 9:00etan irteera, Muruatik (Zigoitia). 

– 11:30ean ekitaldia Gorbeiako tontorrean. 

– 13:30ean mokadua, Muruako zentro sozio-kulturalean.

‘Egunkaria’-ren aldeko adierazpena onartu du Donostiako udal bozeramaile batzordeak

2010, otsailak 24

Egunkaria auzia-ren harira, adierazpen instituzionala onartu zuen, atzo, Donostiako Udaleko bozeramaileen batzordeak: bost auzipetuei elkartasuna adierazi die, baita Euskaldunon Egunkaria-ri eta bertako langileei ere. Auzipetuen oinarrizko eskubideak ere aldarrikatu ditu. Bost auzipetuen absoluzioa ere eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalari. (more…)

Martxelo Otamendiren hitzaldia Oviedon

Oviedoko (Espainia) Cambalache aretoan hitz egingo du, 20:00etan hasita.

Martxelo Otamendiren hitzaldia Balmasedan

Kultur etxean, 19:30ean.

Fiskalarekin bat egin eta absoluzioa eskatuko du PSEk ‘Egunkaria auzia’-n

2010, otsailak 24

Egunkaria auzia-ren inguruan eztabaidatuko dute bihar Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran. Auzipetuei elkartasuna adierazte aldera Aralarrek aurkeztutako legez besteko proposamenari osoko zuzenketa bana aurkeztu diete PSEk eta UPDk. Sozialistek ez diete babesik agertuko Egunkaria-ko auzipetuei, baina fiskalak absoluzioaren alde egindako eskariarekin bat egingo dute. (more…)

Elkarretaratzeak unibertsitate campusetan

Unibertsitate arloko langileen eta ikasleen elkartasuna Egunkaria-ko auzipetuei.

– 11:00etan Iruñean, NUPeko liburutegiaren aurrean.

– 12:00etan Leioan, Campuseko Mikel Laboa plazan.

– 12:00etan Gasteizen, Letretako fakultatearen sarreran

– 12:00etan Donostian, Gelategiaren aurrean.

– 12:00etan Arrasaten, Politeknikoaren aurrean.

Donostiako EAJk Udala ‘Egunkaria’-ren absoluzioaren alde agertzea nahi du

2010, otsailak 23

Espainiako Auzitegi Nazionalak Egunkaria auziko epaia eman aurretik (more…)

; ?>