Egunkaria auzia behin betiko artxibatzeko eskatu dute gaur Gipuzkoako Batzar Nagusiek. EAJ, Aralar, Hamaikabat, Alternatiba eta EBk ez ezik, PSE-EEk ere egin du horren alde. PP izan da erabakiaren aurka egin duen bakarra -EAE-ANV baliogabe jo zuen 2007ko hauteskundeetan Espainiako Justiziak-. Batzar Nagusietan onartu duten testuan ageri denez, Egunkaria auzia “ez dago Zuzenbidean oinarritua” eta horregatik Espainiako Auzitegi Nazionalari “kasua behin betiko artxibatzeko eta eragindako kalteak osatzeko” eskatu diote. (more…)
Gipuzkoako Batzar Nagusiek ‘Egunkaria auzia’ behin betiko artxibatzeko eskatu dute, PSEk ere alde eginda
Fiskalaren lehen galderak
Pello Urzelai (Berria) (more…)
Elkarrizketak segitzeko lain ez, baina itzulpenak egiteko, bai
Miaketetan euskarazko agiriak esku artean zituzten bakoitzean, ‘Iñaki’ delako guardia zibilari deitzen zioten, topatutako hura zer zen galdetzeko. Hura da akusatuen telefono entzuketa batzuk itzultzeaz arduratu zen guardia zibila. Atzo, akusazioen eskariz, lekuko gisa deklaratu zuen Egunkaria auzian, eta elkarrizketa bat jarraitzeko lain ez dela onartu ostean, telefono entzuketen itzulpenen laburpenak berak egiten zituela aitortu zuen. Hona hemen Jose Mari Elosuak guardia zibil horri egin zion galdeketaren zati bat: (more…)
«Indarberrituta» daude auzipetuak
Txelisek azpimarratu du ETAk ez zuela ‘Egunkaria’-ren sorrera garaian parte hartu
Jose Luis Alvarez Santacristina Txelis, Jose Mari Dorronsoro eta Carmen Gisasola euskal presoek azpimarratu dute ETAk ez zuela Egunkaria-ren sorreran parte hartu eta ez zutela horretaz erakunde armatuko “batzorde eragilean” “batere” hitz egin. Akusazioak eskatuta, lekuko gisa deklaratu dute hirurek, gaur, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Egunkaria-ren aurkako epaiketako hirugarren saioan. (Berria.info) (more…)
Joxemi
Xabier Lekuona (Berria) (more…)
Mugez haragoko hedabideetan ere albiste
Egunkaria-ren aurkako epaiketa oihartzun handia izaten ari da Euskal Herriko mugetatik kanpo ere. Gertuko lurraldeetatik harago, AEBetan, Alemanian, Suitzan, Lituanian eta Laponian ere albiste da auzia. (more…)
Epaiketa egiteko zazpi urte igarotzeak Justizia “zalantzan” jartzen du, Patxi Lopezen arabera
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak adierazi du Egunkaria auzia-n “justizia egitea” espero duela, eta epaiketa lehenago egin beharko litzatekeela uste du. (more…)
Martxelo Otamendiren hitzaldia Valentzian
Egunkaria kazeta: adierazpen askatasunaren aurkako erasoa. Auzi judizialaren egoera hitzaldian mintzatuko da, Accio Cultural del Pais Valencia elkarteak antolatuta. Urriaren 1a Kultura Kontenporaneoko Zentroan ariko da, 19:30etik aurrera.