«Indarberrituta» daude auzipetuak

2010, urtarrilak 13

Ohi dutenez, familiakoen eta lagunen babesarekin joan ziren Egunkaria-ko bost auzipetuak Espainiako Auzitegi Nazionalera. «Indarberrituta» daudela esan zuen Joan Mari Torrealdaik auzitegiaren atean, bosten izenean. Bilbon abenduaren 19an egin zen manifestazioak indarberritu ditu. Izan ere, beren iritzian, Euskal Herriak garbi erakutsi zuen Egunkaria-ren itxieraren kontra eta auzipetuen errugabetasunaren alde dagoela. «Gaurko saioan ere argi geratuko dira Egunkaria-ren independentzia eta gure errugabetasuna», esan zuen Torrealdaik auzi saioa hasi aurretik.

Auzitegitik atera ostean, autobusean egin zuten berriz ere etxerako bidea auzipetuek, familiakoekin eta lagunekin batera. Bi aste barru han izango dira berriz ere, epaiketaren azken hondarretan. Otsailaren amaieran egingo da azken auzi saioa, Egunkaria-ren itxieraren zazpigarren urteurrenaren inguruan.

Egutegia

Urtarrilak 25. Goizean defentsaren lekukoen deklarazioak amaitzea nahi du epaimahaiak, eta arratsaldean peritu guztiek deklaratzea nahi du. Amaitzen ez badute, 26an jarraituko dute.

Urtarrilak 26. Azken kalifikazioak jakinaraziko dituzte aldeek. Denborarik ematen ez badu, 27an egingo dute hori.

Otsail amaiera. Ondorioen txostenak aurkeztuko dituzte aldeek. Epaimahaiaren esanetan, bi egun baliatuko dituzte.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>