‘Egunkaria’-rekiko elkartasun egunak herrietan

Egunkaria itxi zutela zazpi urte beteko dira larunbatean (otsailaren 20an), eta kazetarekiko eta auzipetuetakiko elkartasun egunak izango dira hainbat herritan.

Bilbo. Kalejira egingo dute, musika eta kantuekin, 12:30ean, Santiago Plazatik abiatuta. Gero, pintxoak Abante konpartsaren egoitzan.

Donostia. 12:00etan, kantu jira egingo dute. Joaldunek eta dantza taldeek kaleak girotuko dituzte. 19:30ean pintxo eta sagardo dastatzea egingo dute, eta gero, kalejira Parte Zaharrean.

Andoain. Goiko Plaza inguruetan kantu jira eguerdian. Arratsaldean haurrentzako tailerrak eta buruhandiak, judoa, pilota, abesbatza, trikitilariak, bertsoak, txalaparta… Ingo Al Deu taldearen erromeria, eta gauean, kontzertuak gaztetxean.

Eibar. Elkartasun murala egingo dute Untzaga plazan, 12:30ean.

Errenteria. Elkarretaratzea, 12:30ean.

Hernani. Plaza Berrin batuko dira, 11:30ean. Sagardoa eta pintxoak izango dira, bertsolariak, dantzariak, kantu jira, haurrentzako txokoa…

Ormaiztegi. Xabinaitor antzezlana izango da, 22:00etan, frontoian.

Tolosa. Plaza Berrian ekimena, 18:00etan.

Zarautz. 11:30ean, Musika Plazan, musika eta pintxoak. Geroago, antzerki saioa kalean, eta bertsoak Torrea Luzeko parkean. Musika Plazara itzuli, eta ekitaldia egingo dute.

Martxelo Otamendiren hitzaldia Burlatan

Kultur Etxean, 20:00etan hasita.

Txema Auzmendiren hitzaldia Laudion

Udalbaltzan, 19:00etan hasita.

‘Egunkaria’-ko materiala salgai Laudion

Plazan, 18:00etatik aurrera.

‘Egunkaria libre!’ aldarrikatu du gehiengo sindikalak Bilbon

2010, otsailak 12

dd.jpg

Gaur gehiengo sindikalak erakutsi die babesa Egunkaria-ko auzipetuei, sei sindikatutako buruzagiek auzipetuekin batera Egunkaria libre! zioen pankartari eutsita. ELA, LAB, EHNE, Hiru, ESK eta EILASeko ordezkariek elkarretaratze bateratua eginda eman diete sostengua epaituei. (more…)

Inauterietako bertso bazkaria Ormaiztegin ‘Egunkaria’-ren alde

Bertako batzordeak antolatuta. 14:00etan. Bonoak eta nikiak salgai.

Hainbat eurodiputatuk ‘Egunkaria auzia’-n absoluzioa eskatu dute

2010, otsailak 10

sssss.jpg

Europako Legebiltzarreko hainbat diputatuk berriz ere Egunkaria-ren auziaren kontrako salaketa egin dute gaur, Estrasburgon (Frantzia), eta auzian absoluzioa eskatu dute, “epai justua” hori izango delako. Hala, kazetako “zuzendaritzako bost kide ohiak errugabe” jotzeko eskatu dute, “epaiketa zain dagoen auzi ekonomikoa bertan behera uzteko eta auzipetu guztiei eragindako kalteen ordaina emateko”. Europako Liberalen eta Demokraten Aliantza (ALDE), Berdeak-ALE edota GUE-NGL taldeetako kideek adierazpena izenpetu dute (oraindik atxikimenduak jasotzen ari dira).

Eurodiputatuen adierazpena / Adierazpena sinatu duten europarlamentariak (more…)

Elkarretaratzea Bilbon gehiengo sindikalak deituta

12:00etan, Arriaga plazan, Egunkaria libre! lelopean. ELA, LAB, EHNE, Hiru, ESK eta EILAS sindikatuek deituta.

Aragoitik ere elkartasun handia

2010, otsailak 9

Egunkaria-ko auzipetuek Aragoitik ere jaso dute elkartasuna. Izan ere, hango hainbat erakundek salatu dute euskarazko kazetaren aurkako epaiketa eta auzipetuei elkartasuna adierazi diete. (more…)

; ?>