Gaur gehiengo sindikalak erakutsi die babesa Egunkaria-ko auzipetuei, sei sindikatutako buruzagiek auzipetuekin batera Egunkaria libre! zioen pankartari eutsita. ELA, LAB, EHNE, Hiru, ESK eta EILASeko ordezkariek elkarretaratze bateratua eginda eman diete sostengua epaituei. (more…)
‘Egunkaria libre!’ aldarrikatu du gehiengo sindikalak Bilbon
Inauterietako bertso bazkaria Ormaiztegin ‘Egunkaria’-ren alde
Bertako batzordeak antolatuta. 14:00etan. Bonoak eta nikiak salgai.
Hainbat eurodiputatuk ‘Egunkaria auzia’-n absoluzioa eskatu dute
Europako Legebiltzarreko hainbat diputatuk berriz ere Egunkaria-ren auziaren kontrako salaketa egin dute gaur, Estrasburgon (Frantzia), eta auzian absoluzioa eskatu dute, “epai justua” hori izango delako. Hala, kazetako “zuzendaritzako bost kide ohiak errugabe” jotzeko eskatu dute, “epaiketa zain dagoen auzi ekonomikoa bertan behera uzteko eta auzipetu guztiei eragindako kalteen ordaina emateko”. Europako Liberalen eta Demokraten Aliantza (ALDE), Berdeak-ALE edota GUE-NGL taldeetako kideek adierazpena izenpetu dute (oraindik atxikimenduak jasotzen ari dira).
– Eurodiputatuen adierazpena / Adierazpena sinatu duten europarlamentariak (more…)
Elkarretaratzea Bilbon gehiengo sindikalak deituta
12:00etan, Arriaga plazan, Egunkaria libre! lelopean. ELA, LAB, EHNE, Hiru, ESK eta EILAS sindikatuek deituta.
Aragoitik ere elkartasun handia
Egunkaria-ko auzipetuek Aragoitik ere jaso dute elkartasuna. Izan ere, hango hainbat erakundek salatu dute euskarazko kazetaren aurkako epaiketa eta auzipetuei elkartasuna adierazi diete. (more…)
Martxelo Otamendi Europako Legebiltzarrean izango da asteazken honetan
Martxelo Otamendi Egunkaria-ko auzipetuak prentsaurrekoa emango du asteazkenean Europako Legebiltzarrean, Estrasburgon (Frantzia), 11:30etik 12:00etara. (more…)
Iñaki Uriaren hitzaldia Deban
Egunkaria-ko auzipetua 19:00etatik aurrera mintzatuko da, kultur etxean, Debako batzordeak antolatuta.
Etorkizunari begira
Garbine Ubeda Goikoetxea (Berria) (more…)
Izugarria
Mikel Elorza (Berria) (more…)






