Absoluzioa eskatu dute fiskalak eta defentsak Egunkaria auziko bost auzipetuentzat, frogen atala amaituta. Alde guztiek berretsi dituzte behin-behineko ondorioak, baina fiskalaren kasuan lehen aldia da zehazki errugabetzeko eskaera egiten duena. Juridikoki garrantzitsua da, horrela egingo zuela espero izatekoa bazen ere. Akusazioek, ordea, zigor eskaera berak egin dituzte, epaigelan gertatutakoari kasurik egin gabe. 14 urteko espetxe zigorra Joan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi, Iñaki Uria eta Martxelo Otamendirentzat eta 12koa Xabier Oleagarentzat. Datorren astean alde guztiek ondorioak luze azalduko dituzte, eta, auzipetuei azken hitza egiteko aukera eman ondoren, auzia epaiaren zain geldituko da. (more…)
Bost auzipetuak errugabetzeko eskatu dute fiskalak eta defentsak
«Hori egiaztatu gabeko hipotesia da»
Peritu gisa deklaratu zuten perituetako batek esana da. M.G. inizialen esanahiari buruz ari zen. Guardia zibilek egindakoa txosten baten arabera, M.G. inizialak Martin Garitanori dagozkio eta Egunkaria-ko zuzendari izateko hautagaietako bat izan zen. «Horren egiaztapenik baduzu?», galdetu zuen perituen bozeramaile gisa aritzen zenari. «Hori egiaztatu gabeko hipotesia da», erantzun zuen. «Baduzu datu objektiborik?», estutu zuen abokatuak. «Ez». (more…)
Itzulpenetan frogen esanahia nahita aldatu den susmoa dute perituek
Joxe Azurmendi: «Ez dauden ekintzei buruz egiten ari dira hipotesiak»
Bederatzi lekuko aritu ziren atzoko saioan, auzipetuen eta Egunkaria-ren zuzentasuna defendatzen, egunerokoaren sorrerari eta akusatuen izaerari buruzko azalpenak emateko orduan. Auziaren zentzugabekeria agerian utzi zuten euren azalpenekin, eta halakorik nola sor daitekeen ulertezina egiten zaiela erakutsi zuten. (more…)
Madrilerako bidaia
Egunkaria-ren aurkako epaiketako saioan izateko Euskal Herritik Madrileraino joan behar izaten dute auzipetuek, haien senideek, lekukoek… Joan-etorria, 900 bat kilometro. Bidaia kronika egin du Berria Telebistak-k.
TV3n bosgarren bideorik ikusiena, Martxelo Otamendiri egindako elkarrizketarena
‘Egunkaria libre!’ leloa ozen entzun da EHEk deituriko mobilizazio egunean
Euskarari erasorik ez! Euskaraz bizitzeko Egunkaria libre! lelopean euskararen kontrako erasoen aurkako eta Egunkaria-ren aldeko mobilizazio eguna egin zuen atzo EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Egun osoan, elkarretaratzeak egin ziren Euskal Herriko 30 bat herri eta auzotan. (more…)
«Espazio informatibo ikaragarria» zukeena, «aterki informatiboak» gordea, David Truebaren arabera
«Egunkari baten itxiera beti da albiste txarra». Hala dio asteleheneko El País egunkarian David Trueba idazle, kazetari eta zinemagile espainiarrak Euskaldunon Egunkaria-ren itxierari eta epaiketa gogoan duela. (more…)
Gaualdia Miarritzeko Gaztetxean
Egunkaria-ren aldeko Gaualdia antolatu dute Miarritzen otsailaren 6rako (larunbata). Gaztetxean izango da -La Negresse auzoan dago, Karting eta Atabal ondoan-, 18:00etatik aurrera.
Imanol Murua Uria Egunkaria-ko kazetari ohi eta auziko lekukoak, Lorea Agirre Egunkaria-ko kazetari ohi eta Gezurra ari du liburuaren egileak eta Andoni Alvarez Egunkaria-ren Aldeko Kultur Elkarteko kideak hitzaldia emango dute, “pintxoak lagun”.
Ondoren bertsolariak izanen dira, eta gero kontzertuak: Anje Duhalde, Bizardunak, Deabruak Teilatuetan, Gose eta DJ Xano.





