Euskal Etxean, 20:00etan.
Martxelo Otamendiren hitzaldia Madrilen
Epaiketako hurrengo saioa, hilaren 12an
Egunkaria auziko kazetaren itxierari buruzko epaiketako hurrengo saioa datorren asteartean izango da, hilaren 12an, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Lekukoek hitz egingo dute; defentsakoak eta akusaziokoak. (more…)
Martxelo Otamendiren hitzaldia Lizarran
20:00etatik aurrera ariko da Egunkaria-ko auzipetua, Musika Eskolan.
Ostalaritzako kideen elkarretaratzea Donostian
12:00etan, Bulebarrean. Deialdia ireki da.
Arte plastikoen alorreko kideak ere epaiketaren aurka
Antton Mendizabal eskultorea, Antton Olariaga komikilaria, Imanol Irigoien eta Ander Ormazuri margolariak eta beste artista batzuk izan dira gaur Egunkaria-ren epaiketaren aurkako eta auzipetuen aldeko elkarretaratzean, Donostian. Hain zuzen, arte plastikoen alorreko kideek deituta egin dute Bulebarrean bilkura, Egunkaria libre! lelopean. (more…)
Iñaki Uria, euskal kazetaritzari lotua
Eusten
Ramon Labaien: «Absoluzioa espero dut; besterik ezin da izan»
Ramon Labaien Donostiako alkate ohiak (Tolosa, 1928) gauza asko ikusi eta bizi behar izan ditu sortu zenetik. Eusko Jaurlaritzako lehen Kultur sailburua izan zen 1980tik 1983ra, eta haren ekimenez sortu ziren, besteak beste, ETB, Euskadi Irratia eta HABE. Egunkaria auzia «bidegabekeria» da, haren erranetan. Egunkaria Epaiketa Ekimen Taldeko kideetakoa da egun. (more…)
Artelanak, eskertzeko bidea
Nestor Basterretxea, Xabier Egaña, Koldobika Jauregi, Jesus Mari Lazkano, Xabier Morras edo Jose Luis Zumeta. Egunkaria Epaiketa Ekimen Taldeak sustatuta, sei euskal artista horien artelanak eskuragai izango dituzte Egunkaria-ren aurkako epaiketak sortuko dituen gastuei aurre egiteko -500.000 euro inguru-, taldeak espreski sorturiko kontu korronteetan diru laguntza ematen duten herritarrek. Ikusi artelan denak hemen (more…)




