Lorea Agirre Joan Mari Torrealdaik akusazioaren galderei erantzun beharko die asteartetik aurrera Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen. Han abiatuko da Egunkaria-ren aurkako epaiketa. Alboan izango ditu beste lau auzipetuak: Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Xabier Oleaga eta Txema Auzmendi. Absolbituko dituzten esperantza du, baina, hala ere, edozer gerta daitekeela badaki.
Torrealdai: «Guri egin digutena prozesu inkisitorial bat izan da»
Zeinek epaituko dituzte? (13)
Imanol Murua Uria, Sustatu.com (more…)
Zer argudiatu dute abokatuek defentsa idatzian? (12)
Imanol Murua Uria, Sustatu.com (more…)
Sisifo tximistak joa
Xabier Mendiguren Bereziartu (Kontseiluko idazkari nagusia) (Oroiminak, Berria) (more…)
Tolosa Euskaraz taldeak ‘Egunkaria’-ren epaiketa gaitzesteko deia egin du
Herrikidea duten Martxelo Otamendirekin bat eginez, Tolosa Euskaraz taldeak Egunkaria-ren itxiera, epaiketa eta torturak arbuiatzeko adierazpena kaleratu du. Herriko eragileei horrekin bat egiteko deia egin die, adierazpen askatasunaren eta aniztasunaren aurkako erasoa izan zelako, baita euskara eta euskal kulturaren aurkakoa ere. (more…)
Hainbat eta hainbat lagun hiriburuetako bilkuretan
Kontseiluak deituta egin dituzte gaur Egunkaria-ren epaiketaren aurkako eta auzipetuen aldeko elkarretaratzeak. Hain zuzen ere, Donostian, Gasteizen, Bilbon, Baionan eta Iruñean egin dituzte bilkurak, 12:00etatik aurrera, Egunkaria libre! lelopean, eta hainbat eta hainbat lagun elkartu dira. (more…)
Muinean jo
Joanmari Larrarte (EKTko kontseilari ordezkaria). (Oroiminak, Berria) (more…)
‘Egunkaria’-ren alde Madrilen deitutako manifestazioa debekatu egin dute
Abenduaren 19rako manifestazioa antolatu dute Bilbon Egunkaria auziko auzipetuek. Deialdi horrekin bat eginez, beste hainbat herritan ere mobilizazioak egingo dituzte, baina Madrilen Egunkaria-ren babeserako plataformak antolatutakoa debekatu egin du Espainiako Gobernuko ordezkariak. (more…)
«Gehiegikerien» aurka «erreakzionatu» beharraz ohartarazi du Arzalluzek
«Dagoeneko ez dago euskaldunik, ala?». Gogor mintzatu da Xabier Arzalluz EAJko buruzagi ohia eta Egunkaria-ko Babes Taldeko kidea asteartean hastekoa den epaiketaren kontrako hitzaldian. Beti bezain zorrotz hitz egin du, nahiz eta aitortu ez duela gehiegi esan nahi. (more…)






