Xabier Lekuona (more…)
Bi jefe
Ikuskizuna, salaketa bide
Arratsaldeko bost eta erdiak, eta ehundik gora lagun daude Kursaaleko atarian, ilaran, barrura sartzeko zain. Ez du bero handirik egiten, baina ez dirudi axola zaienik. Gogotsu dago jendea, baina ez bakarrik musikariak ikusi eta entzuteko, baita Egunkaria-ren kontra egiten ari direna salatu eta auzipetuei babesa eta elkartasuna adierazteko ere. (more…)
‘Egunkaria’-ren epaiketaren aurkako manifestazioa deitu dute auzipetuek abenduaren 19rako
Egunkaria-ren epaiketaren aurkako eta auzipetuen aldeko manifestazioa izango da abenduaren 19an (larunbata), Bilbon. Auzipetuek egin dute manifestazioaren deia, Donostian Kursaalean egindako musika jaialdi handian. Adierazpen osoa (more…)
Kantuz, kezkaz, indarrez
Kantuz agertu dute Egunkaria auziko-auzipetuen aldeko elkartasuna Donostiako Kursaalean batutako ia bi mila lagunek. Kantu batean, eta umore onean, baina auziak sortzen dien kezka ezkutatu gabe. Espainiako Auzitegi Nazionalean abenduaren 15etik aurrera epaituko dituzte sumario nagusiko auzipetuak -Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga-, eta hara joateko indarrez hornitu ziren atzo. Kursaala gainezka jarri zutenek emandako indarrez. Gogotsu agertu zen jendea, eta bero zen giroa.
Xabier Oleagaren hitzaldia Zamudion
19:00etan.
Martxelo Otamendiren hitzaldia Zizurkilen
20:00etan, Atxulondo Kultur Etxean.
Martxelo Otamendiren hitzaldia Betelun
19:00etan, Kultur Etxean.
Kontseiluak hiriburuetako elkarretaratzeak deitu ditu abenduaren 11rako
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Egunkaria-ren aurkako epaiketa salatzeko eta auzipetuei elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak deitu ditu abenduaren 11rako. Euskal Herriko hiriburuetan egingo dituzte bilkurak, 12:00etatik aurrera. (more…)
Salaketa plazara Baionan
Dozenaka lagun elkartu dira Baionako herriko etxe aurrean, Egunkaria-ko auzipetuen aurkako auziaren salatzeko eta auzipetuei sostengua adierazteko. Kultura, politika, gizarte eta ekonomia arloko hainbat eragile hurbildu dira beren sostengua adieraztera. Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdi, hiru lurraldeetako herritarrak bilduak ziren Egunkaria libre! pankartaren gibelean.






