Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Egunkaria-ren aurkako epaiketa salatzeko eta auzipetuei elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak deitu ditu abenduaren 11rako. Euskal Herriko hiriburuetan egingo dituzte bilkurak, 12:00etatik aurrera.
Gaur hartu du neurria Kontseiluak, Durangon (Bizkaia) egindako urteko batzar nagusian.