Larunbat honetan izango da IV. Ardo Dastaketa Eguna Azpeitian (Gipuzkoa), Udalak antolatuta, eta aurtengoa Egunkaria-ren aldekoa izango da. 28 upategik hartuko dute parte, baina upategi bakoitzak ardo marka bat baino gehiago jarriko ditu dastatzeko moduan. Guztira, 38 ardo desberdin. 11:30etik 14:30era bitartean izango da, plazan.
‘Egunkaria’-ren aldeko ardo dastaketa larunbat honetan Azpeitian
Egunkariaren aldeko kantaldia Oñatin
Arratsaldeko 19:30etatik aurrera Oñatiko plazan Egunkariaren aldeko kantaldia egingo dute.
Torrealdairen sarrera hitzaldian, ‘Egunkaria auzia’ gogoan
Joan Mari Torrealdai Egunkaria-ko auzipetuak urriaren 31n egin zuen Euskaltzaindiako sarrera hitzaldia, Foruan (Bizkaia), eta auzia hizpide izan zuten Igor Duñabeitia Foruko alkateak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Jose Antonio Arana Martija euskaltzainak. (more…)
Egunkariaren aldeko mus txapelketa Azpeitiko Gaztetxean
Ostiral gauean Egunkariaren aldeko mus txapelketa egingo dute Azpeitiko Gaztetxean.
Egunkariaren aldeko kantu jira Donostian
Eguerdiko 12:00etan Donostiako Trinitate plazan hasita Egunkariaren aldeko kantu jira egingo da.
Egunkariaren aldeko ardo eguna Azpeitian
Egunkariaren aldeko ardo dastatzea izango da Azpeitian eguerdiko 11:30etik aurrera. Bertan Egunkariaren aldeko materiala ere izango da salgai.
Egunkariaren aldeko hitzaldia Baionan
Arratsaldeko 20:00etatik aurrera Baionako Patxoki elkartean Imanol Muruak eta Joanmari Larrartek hitzaldia emango dute.
Torrealdaien hitzaldia Usurbilen
Arratsaldeko 19:00etatik aurrera Joanmari Torrealdaik hitzaldia emango du Usurbilgo Sutegi kulturetxean.
Egunkariako Herri Batzordearen bilera Hernanin
Arratsaldeko 20:00etan Hernaniko Biteri Kultur etxean, Egunkariaren aldeko batzordea sortzeko bilera egingo dute.






