2008, otsailak 22

Euskaldunon Egunkariako kazetari izandako Jabi Zabalak eta Patxi Gaztelumendik emankizun berezia egin zuten otsailaren 20an irratia.com euskarazko irrati digitalean.
Andoain, Bartzelona eta Bilbo lotu zituzten, Euskaldunon Egunkariaren itxiera, bilakaera, eta konpromisoa hizpide hartuz, testigantzak eta elkartasun adierazpenak biltzeaz gain.
Sareari ere astindua bat eman zioten, 5. urteurrenaren harira, otsailaren 20ak eman zuenaz.
Hemen entzun daiteke Egunkariari buruzko irratsaio berezia.
2008, otsailak 22

Otsailaren 20arekin batera, Egunkaria itxi zutenetik bost urte igaro direla gogoratuz, Euskal Herrian ez ezik, Katalunian ere hainbat ekimen izan da egunotan, auzipetuei babesa adierazi eta itxieraren urteurrena gogoratzeko.
Besteak beste, Martxelo Otamendi Bartzelonan izan da egunotan, eta hainbat gizarte eragileren babesa jaso du. Tartean, baita Kataluniako Kazetarien Sindikatuarena ere.
Hona SPCren oharra eta Kataluniako zenbait ekimenen argazkiak. (more…)
Otsailak 20:
Elkarretaratzea 19:00etan.
2008, otsailak 20

Euskal politikako, kulturgintzako, sindikalgintzako, kazetaritzako eta gizarte eragileetako ehunka lagun elkartu da Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean, Egunkaria auziko auzipetuei babesa agertu eta itxieraren bosgarren urteurrena gogoratzeko. (more…)
2008, otsailak 20

EGUNKARIAren itxieraren 5. urteurrena da gaur. Espainiako Auztegi Nazionalaren erabaki hura salatzeko eta indarrean jarri zituen ekinbide judizial guztiak bertan behera uzteko eskatzeko kontzentrazioa egingo da Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean, goizeko 11:30ean.
Alderdi politikoetako ordezkariei, sindikatuetakoei, gizarte eragile guztiei eta herritarrei egin die deia Egunkariaren Alde Elkarteak kontzentraziora etor daitezen.
2008, otsailak 20
Iñaki Uriaren iritzi artikulua [ BERRIA, 2008-02-20 ]
Otsailak 20. Hamar lagun atxilotu, 21 etxe eta egoitza miatu, bost egunez tratu txarrak eta torturak jasan beharra, sei lagun kartzelara… Urriak 16. Beste 8 atxiloketa, inkomunikazioak, miaketak… eta sortzea hainbeste kosta zitzaiguna, Euskaldunon Egunkaria, egun batetik bestera betiko itxita. (more…)
Otsailak 22:
20:00etan, Kantagunea, La Plaza tabernatik abiatuta.
Otsailak 20:
Elkarretaratzea, 19:30ean, Herriko plazan.
Otsailak 20:
Elkarretaratzea, 19:00etan, herriko plazan.