Amesgaiztoaren kronika

2010, ekainak 20

BIDEOA. Ondo bukatu zen Egunkaria-ren itxiera buruzko epaiketa, bost auzipetuen absoluzioarekin. Joan den apirilaren 12an eman zuen epaia Espainiako Auzitegi Nazionalak. Hain zuzen, honen beraren aginduz itxi zuen Guardia Zibilak euskarazko kazeta, 2003ko otsailaren 20an. Zazpi urte luze eta gogor izan dira, eta auzia bildu nahi izan du Pello Urzelai Berria-ko kazetariak Amesgaiztoa. Egunkaria auziko epaiketaren kronika liburuan. Datorren asteartean aurkeztuko du lana, 19:00etatik aurrera Andoainen, Martin Ugalde Foroan. Ekitaldia irekia izango da eta Berria.info-k zuzenean emango du.

Iazko abenduaren 15ean hasi zen epaiketa, eta otsailean bukatu. Saioen kronika dator Urzelairen liburuan; azken batean, auzia bera bilduz, ordea. Grabazioak lortuta osatu du, ahal den zehaztasunik handiena izateko.

Epaiketako arlo teknikoez gain, auzitegiko salako eta pasilloetako inguruabarrak ere kontatu ditu.

Liburuko pasarte bat.

Liburua erosteko gunea.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>