Ramon Labaien Donostiako alkate izandakoak Egunkaria auzia hizpide izan du Berria-ren Igandea gehigarriko elkarrizketan.
‘Egunkaria auzia’ hurbiletik jarraitu duzu. Epaiketarako diru bilketan jardun duzu, esaterako.
Ez zegoen auzirik. Despotismo handia egon da, arrazoirik gabea. Azkenean, hala aitortu dute, baina zazpi urte miserian eduki dituzte. Gaur egun Udalbiltzakoak ere berdin-berdin daude. Hor ere ez dago ezer. Espainia ETAri esker bizi da. Kendu Mayor Oreja-eta horiei ETA, eta zer gelditzen zaie?