‘Egunkaria’-ren artxiboa eman dio Usurbilgo Udalak Berria Taldeari

2011, ekainak 13

dd.jpg
(Joanmari Larrarte Berria Taldeko kontseilari ordezkaria eta Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkatea, Usurbilen).

2004. urtean, Egunkaria SA enpresak Usurbilgo Udalari enpresa horren jabetzako hainbat elementu dohaintzan eman zizkion. Besteak beste, Euskaldunon Egunkaria egunkariko bilduma bibliografikoa, artxibo digitala, hemeroteka eta material horiekin zerikusia duten jabetza intelektualaren eskubideak. Zazpi urteren ondoren, Usurbilgo Udalak eta Berria Hedabideen Fundazioak kontratu bat sinatu dute. Horren bitartez, Usurbilgo Udalak Berria Hedabideen Fundazioari Euskaldunon Egunkaria-ren bilduma bibliografikoa, artxibo digitala, hemeroteka eta material horiekin zerikusia duten jabetza intelektualaren eskubideak ematen dizkio, «fundazioaren arabera euskara eta euskal kulturaren sustapena erabiltzeko».

Bestalde, Usurbilgo Udalak egiten duen jabetza transmisio horrek doako izaera du, beraz, ez da ezer ordaindu beharko. Gainera, Usurbilgo Udalak dituen liburuen leku aldaketa Berria Hedabideen Fundazioaren kontura izango da.

Berria Hedabideen Fundazioaren izenean, Joanmari Larrartek azaldu du eskertzekoa dela urteotan Usurbilgo Udalak egin duen zainketa. «Berreskuratu dugu altxor hori. Eta orain ikusiko dugu zer bide ematen diogun».

Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak «naturaltzat» jo du Usurbilgo Udalak 2004an hartu zuen erabakia. «Orain urrats honekin irudika daiteke normaltasunerantz beste urrats bat», esan du Errekondok.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>