Himalayan Kala Pattharrera igo (5.550 metro), eta Egunkaria libre aldarria egin zuten lehengoan hiru euskal mendizalek, pankarta txikia aterata: Mikel Arrizabalaga Euskalgintza Elkarlanean Fundazioko kideak —argazkian, eskubian—, Ekainek eta Izaskunek. Haien atzean ageri da, laino artean, munduko mendirik garaiena: Everest (8.848).
Iazko apirilean Egunkaria-ren itxiera kasuko absoluzioa eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, baina auzi ekonomikoak zabalik jarraitzen du eta zortzi lagun daude auzipetuta.