Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen ustez, “neurri ona” izango litzateke Egunkaria-ren auzi ekonomikoan “gauzak dauden bezala” uztea eta Donostiako Auzitegiko epaileak erabaki duen artxibatzearekin dena amaitzea.
Erkorekak aitortu du hasieratik pentsatu duela auzi horrek ez duela “inoiz zuztar handirik izan”, eta aderazi du auziak egindako bideak ere hala erakutsi duela: “Inputaziorako kausak banan-banan eroriz joan dira, eta erakutsi dute nire hasierako inpresioak zuzenak zirela”.