Patxi Baztarrika, Marian Beitialarrangoitia, Kirmen Uribe eta Aizpea Goenaga mintzo dira Berria TBren bideo honetan.
Patxi Baztarrika (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordea): “Ea Egunkaria auziaren itxiera berresten den. Bultzada politikoa izan du, eta bere kalteak izan ditu”.
Marian Beitialarrangoitia (EH Bilduko legebiltzarkidea): “11 urteko zentzugabekeria eta gehiegikeria bat da auzi hau. Ea behingoz bukatzen den”.
Kirmen Uribe (idazlea): “Oso luze doan amesgaiztoa da. Epaileek entzun egin beharko lukete euskal gizarteak hain argi esan duena”.
Aizpea Goenaga (Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria): “11 urteko prozesu honek protesta merezi du”.