‘Egunkaria’

2021, otsailak 20

Onintza Enbeita (Berria)

Bezperan lasai oheratu ginen. Ez geneukan bakoitzak gure eguneroko buruko mina baino besterik. Biharamunean hutsune kolektibo bat geneukan: Euskaldunon Egunkaria itxi egin zuten irakurleok lotan geunden bitartean. Gure egunkaria, euskarazkoa, bakarra, nazionala, estrategikoa: kito. Ez zen herri honetan halako zerbait gertatzen zen lehen aldia. Bagenekien egingo genuela berria: nola edo hala, baina egin. Euskaldunok horretaz baitakigu asko: egiteaz. Deseraiki digutena eraikitzen daramagu historiaren azken zati luzea. Eta horrek, nekatu ere, asko nekatzen du.

Berria adinez nagusi egingo da aurten hamazortzi urte beteta. Egunkaria bizirik utzi izan balute, ordea, haren itxieraren salaketan eta Berria-ren sorreran erretako energia, beste gauza batzuetan inbertituko zukeen jende askok. Eta horrek egunkari sendoagoa egiten lagunduko zuen, indartsuagoa, beteagoa.

Egunero eskertzen diot unibertsoari Berria izatea, munduaren berri euskara hutsean irakurtzea. Pribilegiatu sentitzen naiz. Ezin dut ahaztu, ordea, nola itxi ziguten hain gurea zen zerbait. Amets kolektibo bat geldiarazi nahi izan ziguten. Irribarre egiten dut, hala ere, pentsatzen dudanean, guk gure ametsari berrekiteak eta eusteak loa kenduko dietela.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>