International PENeko Ordezkarien Asanbladak, bere 71. Nazioarteko Kongresuan, 2005eko ekainaren 14-21ean Bled-en, Eslovenian bildurik,
Gogoratuz 70. Kongresuan Tromson (Norvegia) 2004ko irailean onartu zen Espainiari buruzko ebazpena,
Sakonki arduratuta ebazpenean adierazitakoaren gainean ez baita aurrerapenik izan, ez euskaraz argitaratu Egunkaria-ren kontuan, ezta beraren zuzendaria zen Martxelo Otamendiren eta egunkarirako lanean ziharduten beste langileen kasuan ere,
Asaldaturik fiskal bereziaren eskaera baita 449 urteko kartzela zigorra Egin egunkariaren aurkako kasuan inplikaturik dauden 17 pertsonentzat -Jabier Salutregi zuzendaria, Teresa Toda zuzendariordea eta egunkariaren Administrazio Batzordeko 15 kide ohiak- eta orain zazpi urte itxita izan zenean aipatu ziren salaketa zehazgabe berberek oraindik ere bere horretan dirautela,
Kontuan hartuz lehen epaiketa honek -zeinek oraingoz ere datarik ez duen-bidea zabalduko duela beste kasu batzuetan antzeko salaketak egin daitezen Egunkariaren kasuan,
Jakitun izanik azken zazpi urteetan bi egunkari (Egin eta Eginkaria), irrati emisora bat (Egin Irratia) eta hilabetekari bat (Ardi Beltza) itxi dituztela agintari espainiarrek, ETA (Euskadi Ta Askatasuna) taldeak kontrolaturik egotearen, edo harekin lotura izatearen salaketapean, oraingoz ere frogatu ez den salaketapean alegia,
Beldur izanez prozesu hauek kaltetzen dituztela prentsa zein adierazpen askatasuna ere,
Uste izanik hedabide hauen eta ETAren arteko lotura zehazgaitza dela eta, Egin-en kasuan, egunkaria itxi eta zazpi urtera ez dela froga berririk azaldu agintari judizialen aurrean, eta ez dela epaiketarik gauzatu Espainian,
Aipu eginez nazioarteko arauek gomendatzen dutela epaiketak burutu behar direla ahalik eta epe laburrenean,
Dei eginez Espainiako Gobernuari biltzeko nazioartekoa eta inpartziala den lantaldea kasu hauek iker ditzan,
Eskatu egiten dio Espainiako Gobernuari prozesu hauek bertan behera utz ditzan edo, aurrera egitekotan, arindu ditzala Egin eta Egunkaria kasuak, epaiketa askea eta prentsa zein adierazpen askatasunak bermatuz.