Abokatuek, legelariek eta zuzenbide arloko kideek Egunkaria libre! lelopean bilkura egin dute gaur, Donostian. Bulebarrean izan da, 13:00etatik aurrera, eta han egon dira, besteak beste, Iñigo Iruin, Jose Mari Elosua, Miguel Castells, Iker Sarriegi, Aiert Larrarte, Fernando Olalde, Felix Cañada, Luix Barinagarrementeria, Xabier Gurrutxaga, Jose Angel Arbelaitz, Jose Luis Rezabal, Julen Arsuaga…
Bilkuraren ondoren, Barinagarrementeriak Egunkaria-ren kontrako epaiketak “oinarri politikoa” duela salatu du.
Azkeneko asteetan euskal zinemako hainbat lagunek, kirolariek, politikariek, bertsolariek, idazleek eta argitaletxeetako ordezkariek, eta musikariek eta diskoetxeetako ordezkariek egin dituzte auziaren kontrako elkarretaratzeak.
Herrietan ere ekimenak antolatzen eta egiten ari dira.