Idoia Mendia (PSE-EE) Eusko Jaurlaritzako bozeramaileari egindako elkarrizketa argitaratu zuen atzo Berria-k, eta Egunkaria auzia izan zuten hizpide, besteak beste. Egunkaria bezala “prozesu luzeek” -2003ko otsailean itxi zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak- “pertsonei kalte” egiten dietela iritzi dio Mendiak.
‘Egunkaria auzia’-ren epaiketa hastear dago. Zer espero daiteke?
Zuhurtziaz eta errespetuz hartu behar dira epaiketak. Ikusiko dugu nola amaitzen den.
Fiskaltzak berak auzia artxibatzeko eskatu zuen.
Egon dira hainbat auzi non fiskaltzak ez duen akusaziorik egin, baina epaiketa egin egin den. Egia da prozesu hau oso luzea izan dela, eta prozesuak luzeak izaten direnean pertsonei kalte egiten zaie. Hobe izaten da epaiketa laster egitea eta sententzia luze gabe ateratzea. Baina sei urte asko dira. Ikusiko dugu zer dioten epaileek.
Bai, Idoia. Prozesu luzeek kalte egiten diete pertsonei. Eta torturek ere bai. Eta dozenaka langile lanik gabe geratzeak ere bai… eta abar luzea.
Comment by Arantza — 2009(UTC)k2009 azaroaWed, 18 Nov 2009 17:02:25 +0000UTC11 18(pm) @ 17:02