Egunkaria-ko itxierari buruzko bost auzipetuak elkarrizketatu ditu BerriaTBk, eta epaiketaren garaian eskainiko ditu, banan-banan, Berria.info-n. Auziaz baino gehiago, euskalgintzan, kulturgintzan eta euskal hedabideetan egindako ibilbideaz aritu dira Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga auzipetuak; pasadizo eta istorio ugari izango da entzungai. Argazkian, Otamendi, Andoainen, BerriaTBrako egindako elkarrizketan.
Epaiketa aste batzuk barru hastea espero dute -hasiera eguna jartzeke dago oraindik-, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta ETAko kide izatea egotzi diete bostei. Fiskalak, defentsak bezala, auzia ixteko eskatu zuen, baina auzitegiak epaiketa egitea erabaki zuen.
Joan Mari Torrealdai. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa eskatu dute haren aurka.
Iñaki Uria. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.
Txema Auzmendi. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.
Martxelo Otamendi. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.
Xabier Oleaga. 12 urteko espetxealdia eta 14 urteko inhabilitazioa (14 urte, AVTren eskaeran).