2003ko otsailaren 20an Espainiako Auzitegi Nazionalak Egunkaria itxi zuenean, Donostiako Parte Zaharrean ekimen bat sortu zuten: kantuz salatuko zuten euskarazko kazetaren itxiera, eta hala emango zieten babesa auzipetuei. Harrezkero, hileko hirugarren larunbatero, kantuan jardun dute Parte Zaharrean, ez diote -jakina- beti eman aipatutako izaera, baina orain berriro bai, laster hasiko baita Egunkaria-ren aurkako epaiketa. Hala, larunbat honetako saioa horri buruzkoa izango da. 12:00etan hasiko da, Egunkaria libre! lelopean, eta elkarretaratzea egiteko asmoa ere badute.
Ondorioz, aste honetako bilkura orduan izango da. Irailaren bukaeratik euskal zinemako hainbat lagunek, kirolariek, politikariek, bertsolariek, eta idazleek eta argitaletxeetako ordezkariek, eta abokatu, legelari eta zuzenbideko arloko kideek egin dituzte auziaren kontrako elkarretaratzeak.
Azaroaren 27an (ostirala) Baionan izango da bilkura, 18:00etan. Abenduaren 6an (igandea), Durangon, 12:00etan, Egunkaria-ren sorreraren 19. urteurrenean.