Non dago auziaren jatorria? (1)

2009, abenduak 1

Imanol Murua Uria, Sustatu.com

Guardia Zibilaren txosten batean dago auziaren jatorria. Egunkaria itxi baino ia bi urte lehenago, euskalgintzako eta euskal kulturako hogeitik gora enpresei buruzko txostena egin zuten Guardia Zibilaren Informazio Zerbitzuek, eta Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileari aurkeztu zioten, 2001eko ekainaren 6an. 09/2001 txostena zen. Izenburua: Sobre la presunta vinculación de un entramado empresarial con financiación de la banda terrorista ETA.

Txosten horretan, enpresa horiek ETAren sare ekonomikoaren parte izan zitezkeela zioten Guardia Zibileko ikerlariek, inolako zantzurik edo frogarik eman gabe, susmo hutsean oinarrituta. Enpresa horien eta enpresa horietako hainbat pertsonaren aurkako salbuespen neurriak baimentzeko eskatu zioten epaileari, lotura ekonomiko horiek ikertzeko. Eta epaileak baimena eman zuen.

Horrela hasi zen auzia, inork ezer ez zekiela, Egunkaria itxi baino bi urte lehenago.

Zer gertatu zen ikerketa horrekin? Telefono entzuketak egin zituzten, diru kontuak arakatu zituzten, Ogasun eta Gizarte Segurantzara jo zuten datu susmagarrien bila… baina ez zuten ezer aurkitu, ikerketak ez zuen eman Guardia Zibileko Informazio Zerbitzuetako ikerlariek espero zuten emaitzarik.

Orduan, ikerketari beste norabide bat eman zioten, enpresa horietako bakarrean jarri zuten arreta: Euskaldunon Egunkaria.

Biharko galdera: Zertan oinarrituta itxi zuten Egunkaria?

14 egun falta dira epaiketarako.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>