Egunkaria-ren aurkako epaiketari aurre egiteko gastu ekonomiko handiak dituzte auzipetuek, eta laguntza ekonomikoa eskatu diete herritarrei. Bono-laguntzak eta elastikoak saltzen ari dira horretarako, eta Egunkaria-Epaiketa taldeak kontu korronteak ere ireki ditu. Gaurtik (abenduak 5) aurrera, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko herritarrek ere edukiko dute bankuan dirua emateko aukera.
Baionako Kutxan ireki du kontua Egunkaria-Epaiketa taldeak. Txeke bidez eman behar da dirua, bertara joanda, edo postaz igorrita. Azken bide hori jarraitzekotan txekearekin batera nortasun agiriaren kopia bat ere bidali behar da Kutxa Banque, Thiers Karrika, 26 helbidera.
Egunkaria-Epaiketa taldeak kontu korronte hauek zabaldu ditu auzipetuei laguntzeko:
Euskadiko Kutxa: 3035 0060 44 0601133378
Kutxa: 2101 0001 11 0012515680
BBVA: 0182 0300 19 0201548683
Baionako Kutxa: Lapurdin, Zuberoan eta Nafarroa Beherean dirua eman nahi duena Baionako Kutxa bankura joan daiteke edo bestela txekea bidal dezake, Egunkaria-epaiketa kontzeptuarekin.